Skip to main content

Informazio interesgarria

Nola iritsi

Bere kokapen estrategikoari eta dauzkan azpiegitura ugariei esker, oso erraza da Donostiara iristea, oso lotura ona baitu munduko gainerako tokiekin. Aukera ezazu zuretzat egokiena den garraiobidea eta ekiozu zure bidaiari!

Hiri erdigunera autoz ez joatea gomendatzen da. Erne ibili zirkulazio-aldaketekin.

Donostiako erdigunea isurpen baxuko eremu bihurtzeko bidean da; horregatik, hiriko hainbat kaletan aldaketak izaten ari dira. Hiriaren erdigunean lanak, trafiko-mozketak eta norabide-aldaketak dira eta inoiz baino gomendagarriagoa da autoa aparkatuta utzi eta oinez, bizikletaz edo garraio publikoan mugitzea.

Hegazkinez

Donostiak 3 aireportu ditu 100 bat kilometroko itzulinguruan, eta horietako 2 nazioartekoak dira.

Donostiak aireportu bat du hirigunetik 20 kilometrotara, Espainiako hiri nagusiekin —Madrilekin eta Bartzelonarekin— lotzen duena.

105 kilometrora, Bilboko aireportua dago, Europa osoarekiko lotura duena. Eta 47 kilometrora Biarritzekoa; han, Frantziako eta nazioarteko konpainiek jarduten dute, baita low-cost konpainiek ere.

Donostiako Aireportuaren irisgarritasunari buruzko informazioa Informazio gehiago

Trenez

Obrak

Geltokia aldi baterako itxita AHTrekin lotutako obrengatik. Behin-behineko geltokia Nestor Basterretxea plazan kokatu da. Sarbidea Mandasko Dukearen Pasealekutik, Tabakaleraren ondoan.

RENFEko konpainiak urruneko zein aldiriko trenen zerbitzuak eskaintzen ditu

Donostiako geltokia hiri erdi-erdian dago. Norteko geltokia esaten zaio eta Espainiako hiri askorekin du lotura, besteak beste Madrilekin eta Bartzelonarekin. Nazioarteko helmugak ere baditu, hala nola Paris eta Lisboa.

Tren-geltokiaren irisgarritasunari buruzko informazioa (Adif-Renfe) Informazio gehiago

EUSKOTREN

Hiriak, gainera, Euskotren du. Trenbide estuko sare bat da, Donostia Bilborekin eta Euskal Kostaldeko hainbat hirirekin —Zarautzekin, esaterako— lotzen duena. Hendaia (Frantzia) eta SNCF, frantziako ternbide zerbitzua, Lasartekin lotzen duen linea bat ere badu, Donostiatik pasatzen dena. Tren hau “topo” izenaz ezagutzen da.

Ficobako (Irun) doako aparkalekuan aparkatu eta bertan har ezazu Donostia erdigunerako trena:

  • Iraupena: 35 minutu
  • Prezioa: 2,75€

Hendaiatik ere trenez hel zaitezke (37 minutuko iraupena).

Autoz

Oso erraza da Donostiara autoz iristea. Hiria estatuko gainerako tokiekin eta Frantziarekin lotuta dago hainbat errepideren bidez: N-1 errepide nazionalaren bidez (Madril-Irun), AP-8 (Bilbo-Irun) eta A-63 (Paris-Irun) autopisten bidez eta A-15 autobidearen bidez (Iruñea-Donostia).

Donostiara iristeko beste modu erraza eta erosoa, autoa Irunen kokatuta dagoen Ficoba Erakustazokako parkinean doan aparkatzea eta Euskotreneko, Topo trenarekin hirigunera iristea da. (40 minutuko bidaia)

Donostiara iritsitakoan, 6.000 aparkaleku-plaza baino gehiago izango dituzu erabilgarri hiriko hainbat tokitan banatuak.

Donostia hirian ezin da espaloietan motoa aparkatu eta hau egiteak zigorra ekar dezake. Hiriak motorrentzako aparkaleku espezifikoak dauzka.

Non aparkatu Donostian

Autobusez

Donostiako autobus-geltoki berriak gure hiria estatu osoko eta Europako hainbat herrialdetako beste hiri batzuekin lotzen du. DONOSTIA GeltokiaFederico Garcia Lorca, 1  Pasealekuan kokatua dago, Norteko Tren Geltokiaren ondoan (RENFE). Kontaktua.

Donostia lurazpiko autobus-terminalak 21 darsena dauzka, kafetegia, kiosko eta maletak uzteko 66 kontsigna automatiko. Geltokiak, Navilens eta Navilens Go app seinaleztapen sistema du.Gainera bi solairuko aparkalekua dauka 384 ibilgailurentzako lekua duena.

Dbuseko (Hiriko autobuseko) zortzi linea, bus geltokiaren inguruan, kale mailan, gelditzen dira: 17, 24, 37 eta 45 lineak Renfeko tren geltoki aurrean; 9, 41 eta 42 lineak Duque de Mandas kalean eta 27. linea Gernikako Arbolaren pasealekuan María Cristina zubiaren ondoan.

Dbuseko autobusetan eskura ordaindu daiteke (gehienez 20 €ko billeteekin), txartel desberdinekin, hots SSCARD edo BASQUECARD txartel turistikoekin, MUGI, BAT eta BARIK garraio txartelekin, edo contacless moduko kreditu txartelekin.

Geltokian lagunak edo senideak hartu edo utzi behar dituzten kotxe edo auto partikularrek lurrazpiko “Estación” aparkalekua erabili dezakete lehengo 15 minutuak doan.

Besteak beste, Madridetik, Bartzelonatik, Santanderretik, Asturiasetik, Logroñotik, Iruñatik, Baionatik – Miarritzetik edo Paris ateratzen diren linea nazional eta internazionalez gain, gainotzeko linea probintzial (Lurraldebus) hauek ere autobus geltoki berrira iristen dira eta bertatik irteten dira: DO01, DO02, DO03, DO50B, DB02, DB03, DB07 eta UK01

Autobus geltokiaren irisgarritasunari buruzko informazioa Informazio gehiago

Nola mugitu

Donostia oinezkoentzako pentsatutako hiria da. Erraz ibiliko zara hiriko leku batetik bestera oinez, eta garraio publikoko aukerak ere ugari izango dituzu.

Donostiarrak, batetik bestera, oinez, bizikletaz edo garraio publikoan joan ohi dira. Ba al zenekien, Donostian, 32 milioi bidaia egiten direla, urtean, garraio publikoan, eta kopuru hori urtetik urtera igotzen ari dela? Hiriak, gainera, 77 kilometro ditu bidegorritan, eta hiriko leku nagusien arteko distantziak 15-20 minutuan egiten dira oinezaldaparik gabe.

Donostiara autoz iristen bazara, aparkatzeko 6.000 plaza baino gehiago ditugu. Aparkalekuak erabili eta garraio publikoan ibil zaitezen gomendatzen dizugu, bereziki, okupazio turistiko handieneko garaietan.

Adi erdiguneko trafiko-aldaketei.

Donostiako erdigunea isurpen baxuko eremu bihurtzeko bidean da; horregatik, hiriko hainbat kaletan aldaketak izaten ari dira. Hiriaren erdigunean lanak, trafiko-mozketak eta norabide-aldaketak dira eta inoiz baino gomendagarriagoa da autoa aparkatuta utzi eta oinez, bizikletaz edo garraio publikoan mugitzea.

Oinez

Donostia paseorako gogoa ematen duen hiria da. Pertsonen eskalan diseinatutako hiria da Donostia eta erraz zeharka daiteke oinez, distantzia laburrak, oinezkoentzako eremu zabala eta ibaiertzeko pasealeku zoragarriak, itsas ertzeko, kale eta etorbideen arteko pasealeku ederrak baititu; baita arkitektura miresgarria ere.

Bizikletaz

Donostia beste modu batean ere ezagut daiteke; hain zuzen, modu desberdin, ekologiko, aktibo eta dibertigarrian30 km baino gehiago bidegorritan eta 77 km baino gehiago bizikletak seguru ibiltzeko bide bereizitan (bideen luzera osoaren % 63). Kilometro horiek guztiak erabil ditzakegu hiriaren onena gurpil gainetik ikusteko.

Hiria azkar eta eroso bisitatzeko modua ematen du bizikletak; izan ere, itsasertzeko pasealekuak nahiz erdiguneko kaleak, hiriko txoko guztiak daude bizikleta erabiltzeko egokituta.
Hiriak baditu bizikletak alokatzen dituzten establezimenduak ere.

Garraio publikoa

Donostiako hiribusen zerbitzua osatua eta eraginkorra da eta Dbus konpainiak kudeatzen du. Azkar eramango zaitu hiribusak hiriko punta batetik besteraino. Autobusean bertan ordaindu ahal izango duzu kreditu-txartelaren bidez. Oso erraz kontsulta daitezke autobusak hirian dituen lineak eta egiten dituen ibilbideakDbus-en webgunean.

Garraio publikoan are errazago eta merkeago ibili nahi baduzu, eskuratu Donostiako turismo-bulegoetan San Sebastián Card txartel turistikoa. Oso gomendagarria da garraio publikoa erabilita hiri osoa ezagutu nahi duenarentzat; edo eskuratu, bestela, Basque Card txartela, inguruetara ere joan-etorriak egin nahi badituzu. Bi txartelek, gainera, deskontu bikainak eskaintzen dituzte museoetan, jatetxeetan eta saltokietan.

Ordutegiak

Ordutegia aldatu egiten da lineen arabera. Gehienak 07:30 aldera hasten dira eta 22:30ean amaitzen dira. Geltokietan dago adierazita linea bakoitzaren ordutegia eta maiztasuna.

Dbus-ek gaueko autobusen, zerbitzua du, “Gautxori” deitutakoak. Gaueko autobusen linea gehienak 00:00 aldera hasten dira eta 04:00 inguruan amaitzen dira. Gautxori lineak ostiraletan, larunbatetan eta jaiegunen bezperetan bakarrik ibiltzen dira. Guztiek irteera-puntua Donostiako Boulevarden dute.

Taxiak

Donostiak taxi flota zabala eta modernoa du eta egunean 24 ordutan egoten da zerbitzua abian. Tarifak ofizialak dira eta taximetro bidez neurtzen dira. Beste hiri batzuetan ez bezala, taxiak ez dira kalean gelditzen; hori dela eta, taxi-geltoki batera joatea edo telefonoz dei egitea komeni da:

Taxi-enpresak

Vallina Teletaxi

Non aparkatu Donostian

Pertsonen eskalan sortutako hiri da Donostia eta hiria zeharkatzeko modurik onena autoa aparkatu eta oinezbizikletaz edo garraio publikoan ibiltzea da.

Hiriak 6.000 aparkaleku baino gehiago ditu honela banatuta:  disuasio-aparkalekua, lur azpiko aparkalekuak eta TAO.

Adi erdiguneko trafiko-aldaketei

Donostiako erdigunea isurpen baxuko eremu bihurtzeko bidean da; horregatik, hiriko hainbat kaletan aldaketak izaten ari dira. Hiriaren erdigunean lanak, trafiko-mozketak eta norabide-aldaketak dira eta inoiz baino gomendagarriagoa da autoa aparkatuta utzi eta oinez, bizikletaz edo garraio publikoan mugitzea.

Informazio gehiago

Planak Donostian

Hiriak berak ezartzen duen erritmoari jarraitzea da Donostiaren erakargarritasunik handiena. Kalerik kale ibiltzea. Pauso bakoitzaz gozatzea, kaleen eta eraikinen harmoniaz eta erakusleihoen estilo eta dotoretasunaz gozatzea; hiriko paisaia aldakorra eta natura pribilegiatua mirestea.

Hartu kontuan plan eta ideia hauek, eta presarik gabe gozatu Donostiaz.

Informazio gehiago

Jatetxeen gida

Ondo jaten da hiri honetan!

Donostiak kolore eta zapore guztietako jatetxeak ditu. Eltzekoa edo pintxoak jan ditzakezu, eserita edo zutik, leku dotorean edo herri-ostatu batean. Berdin du… Donostian, sukaldaritzak adierazten du agian hitzez adierazten ez dakiguna. Pintxo eta Plater bakoitzak bere lengoaia du, eta horren bidez saiatzen gara ahaztu ezingo dituzun emozio bereziak transmititzen.

Gabonetan (Gabon gauean, Eguberri egunean, Urtezahar gauean, Urteberri egunean…) donostian afaldu edo bazkaldu nahi duzu? Egun hauetan irekiak egongo diren jatetxe batzuen zerrenda duzue hemen.

Informazio gehiago

Irisgarritasuna

Irisgarritasun fisiko handia

Donostia, aniztasun funtzional fisikoa dutenentzako hiri erosoa

Aniztasun funtzional fisikoa baduzu, Donostiako xarmez gozatu ahalko duzu modu eroso eta errazean, hiriko irisgarritasun handiari esker.

Donostiako hiri-ingurunea laua da nagusiki, eta hauek guztiak ditu: espaloi zabalak eta beheratuakirtengunerik gabeko zoladurak eta igogailuak kota-aldea dagoen zonetan, besteak beste. Horrez gain, mugikortasun urriko pertsonentzako aparkaleku eta komun publiko egokitu ugari daude.

Halaber, erraz mugi zaitezke garraio publikoz: bai Dbus hiriko autobus-sistemak, bai Lurraldebus hiriarteko autobus-zerbitzuek edo Euskotren tren-zerbitzuek mugikortasun urriko pertsonentzako sartzeko arrapalak eta eserleku erreserbatuak dauzkate, besteak beste.

Horrez gain, Autobus Turistikoak eta Tren Turistikoak gurpil-aulkia erabiltzen dutenentzako eserleku bana dute, eta taxi-enpresek ibilgailu egokituak dituzte.

Informazio gehiago

Ostatuak

Baldintza Orokorrak:

Erreserba bat egiteko, jarri harremanetan zuzenean hotel bakoitzarekin, emandako xehetasunak erabiliz.
Jarraian azaltzen diren prezioak ekitaldiaren antolatzaileek adostu dituzte hotel bakoitzarekin. Tarifak hotelaren erabilgarritasunari lotuta daude erreserba egiten den unean. Tarifak logelako eta eguneko dira.

HOTEL MERCURE MONTE IGUELDO ****

Igeldo mendiaren tontorrean dagoen hotela da. Estetika garaikideko gelak eta aretoak.
Igeldo pasealekua s/n, 20008 Donostia
Tel.+34 943 21 02 11
www.monteigueldo.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: convenciones@monteigueldo.com
DUI: 100€
DUI (gosaria barne): 115€
Erreferentzia-kodea: EMAKUNDE23
Epemuga: 2023/09/23

HOTEL ZENITH ****

Morlansen dago, Amaran. Hotelak hiriaz gozatzeko aukera ematen du. Eragin nordikoko barne-diseinua eta gela abegikorrak ditu. Terraza zoragarria eta jacuzzia eraikinaren teilatuan.
Antonio María Labaien Kalea 1, 20009 Donostia.
Tel. +34 943 325 325.
www.sansebastian.zenithoteles.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: reservassansebastian@zenithoteles.com
Tarifa BAR-aren %15eko deskontua.
Zehaztu emailean: RESERVA TISA CONGRESO OCTUBRE 2023.
Hotelaren erabilgarritasunari lotuta.

HOTEL OLARAIN

Ondarretako hondartzatik 300 metrora dago, itsasoaren mailan, leku lasai eta lasaigarri batean. Bertan, elementu modernoak eta mundu osoko kulturetako antzinako gauzak bizi dira.
Ondarreta pasealekua 24, 20018 Donostia
https://www.olarain.com/
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: javiermarin@olarain.com
DUI: 69,75€
DUI (gosaria barne): 83,30€
Erreferentzia-kodea: EMAKUNDE23
Epemuga: 2023/09/23

HOTEL ARBASO ****

Donostiako erdigunean, Kontxako badiatik 5 minutura. Narru jatetxea dago bertan.
Hondarribia Kalea 24, 20005 Donostia
+34 843 93 14 00
www.hotelarbaso.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: recepcion@hotelarbaso.com; kopian arbaso@hotelarbaso.com
DUI (gosaria barne): 250€
Erreferentzia-kodea: EMAKUNDE23
Epemuga: 2023/09/23

HOTEL ZINEMA 7 ****

Zazpigarren arteari (zinema) omenaldia egiten dion hotela. Logela bakoitza Donostiako Nazioarteko Zinemaldian bere historiako uneren batean egon den zinema-izar bati eskaintzen zaio, modu paregabean.
Familia Santua kalea 1, 20010 Donostia
+34 943 445 000
www.zinema7hotel.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: zinema7@zinema7hotel.com
DUI: 130€
DUI (gosaria barne): 144€
Erreferentzia-kodea: Emakunde
Epemuga: 2023/09/23

HOTEL PALACIO DE AIETE ****

Hotel lasaia, Donostiara begira. Miramon Technologytik, Aieteko Jauregitik, Chillida-Leku ezagunetik eta Basozabaleko Golf Zelaitik hurbilen dagoen hotela da.
Goiko Galtzada Berria, 27, 20009 Donostia
+34 943 21 00 71
www.hotelpalaciodeaiete.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: info@hotelpalaciodeaiete.com
DUI: 130€
DUI (gosaria barne): 144€
Erreferentzia-kodea: EMAKUNDE23
Epemuga: 2023/09/22

HOTEL SILKEN AMARA PLAZA ****

Eraikuntza modernoa da, Peña Ganchegui arkitekto ospetsuak egina. Bere kanpoalde ausart eta teknologia aurreratuak hiriaren dotoreziarekin bat egiten duen barnealdearekin kontrastatzen dute.
Pío XII.aren Plaza 7, 20010 Donostia.
www.hoteles-silken.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: reservas.amara@hoteles-silken.com
DUI eta doblea: 130€
DUI (gosaria barne): 140€
DOBLE (gosaria barne): 150€
Erreferentzia-kodea: EMAKUNDE
Epemuga: 2023/09/22.

SERCOTEL EUROPA ***

Fatxada neoklasikoa, polita eta dotorea, kanpotik. Modernoa eta barrutik erosoa, benetan egon nahi zenuen lekura iritsi zarela sentiarazteko gaitasuna duena.
San Martin Kalea 52, 20007 Donostia.
www.sercotelhoteles.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: reservas@sercotelhoteleuropa.com
DUI (gosaria barne): 185€
DOBLE (gosaria barne): 195€
Erreferentzia-kodea: EMAKUNDE23
Epemuga: 2023/10/06

HOTEL ARRIZUL CATEDRAL ***

Boutique hotela hiriaren erdigunean dago, Donostiako Artzain Onaren katedralaren ondoan, Kontxako hondartzatik bost minutura.
Urbieta Kalea 51, 20006 Donostia.
hotelarrizulcatedral.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: info@hotelarrizulcatedral.com
DUI (gosaria barne): 159€
Erreferentzia-kodea: Evento Emakunde
Epemuga: 2023/09/30

HOTEL LONDRES ****

XIX. mendeko eraikin bikaina, hiriko hotelik ospetsuenetako bat da. Kontxako hondartzan, bere bistak ikusgarriak dira.
Zubieta kalea 2, 20007 Donostia
Tel.+34 943 44 07 70.
www.hlondres.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: reservas@hlondres.com
DUI hirira begira (gosaria barne): 225€
Doblea hirira begira (gosaria barne): 250€
DUI itsasora begira (gosaria barne): 315€
Doblea itsasora begira (gosaria barne): 340€
Zehaztu emailean: Evento Emakunde
Epemuga: 2023/09/23.

HOTEL SAN SEBASTIÁN ORLY AFFILIATED BY MELIA ****

Kontxa hondartzatik metro gutxira eta Katedraletik minutu gutxira dagoen hotela da.
Zaragoza Plaza 4, 20007 Donostia.
+34 943 46 32 00.
www.melia.com/es/hoteles/espana/san-sebastian/
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: yune.rodrigo@melia.com
DUI estandar (gosaria barne): 200€
DUI Premium (gosaria barne): 215€
Erreferentzia-kodea: EMAKUNDE23
Epemuga: 2023/09/25

KOISI HOSTEL

Logela pribatuak eta partekatuak, erosoak, modernoak eta garbiak, beren irakurketa-argia, entxufea eta funtzio anitzeko poltsa duten ohatzeekin.
Heriz Pasealekua 38, 20008 Donostia.
www.koisihostel.com
Erreserbak egiteko harremanetarako emaila: mice@liberehospitality.com (Elena)
Logela pribatua, gehienez 6 lagunentzako edukierarekin eta bainugela pribatuarekin: 163,00 € logela bakoitzeko
Erreferentzia-kodea: EMAKUNDE23
Epemuga: 2023/09/25

Informazio gehiago

Informazio praktikoa

Donostia hiri ertain kosmopolita da (186.700 biztanle). Aipagarriak dira bertako gastronomia, saria lortu duten hiri-hondartzak eta eraikinak, Pariskoetan inspiratuta eraikitakoak. Den-dena eduki nahi duten bisitari zorrotzei harrera egiteko prest dago hiria: kalitatezko zerbitzuak, espazio bereziak, esperientzia paregabeak eta aisialdi-kultura eskaintza zabala.

Moneta

Euroa, Europar Batasun osoan komuna den dibisa.

Klima

Klima epela, tenperatura epelak, hezetasun handia, sarri lainotuta egon ohi da eta euriak urte osoan banaketa erregularra du.

Ordu-zona

GMT + 1 (Paris).

Sare elektrikoa

Donostian, ohiko tentsioa 230 V-koa da. Maiztasuna, berriz, 50 Hz-koa. Larakoak eta entxufeak F motakoak dira.

Ura

Txorrotako ura edatekoa da, oso kalitate onekoa.

Telefonoa, mugikorraren erabilera

Ez da roamingari lotutako kargurik Europar Batasunean. Estatu-kide bateko SIM txartela dutenek inolako gehigarririk ordaindu gabe erabil dezakete telefonoa beste estatu-kide batera deiak egiteko eta SMS mezuak bidaltzeko. Horiez gain, Internet mugikorreko konexioa ere izango dute.

Osasun-laguntza

Hospital Donostia eta Policlinica Gipuzkoa – Grupo Quirón Salud

Wifi

Irekia bileretarako espazio eta leku gehienetan. Kanpoan, erabilgarri dago lorategi, pasealeku, parke, azoka, plaza, autobus-geltoki eta abarretan. (Udal-zerbitzuko doako WiFia duten lekuen mapa).

Bankuak eta eskudirua

180 banku-bulego baino gehiago zabalik astelehenetik ostiralera, goizez. Kutxazain automatikoen sare zabalak 24 ordutan erabilgarri, edozein unetan eskudirua izateko.

Taxis

Taxiek ematen dute bankuko txartelarekin ordaintzeko aukera, baina aurrez galdetzea komeni da ea zerbitzu hori eskaintzen ote duten.

Turismo-zergarik

Ez dago turismo-zergarik.