

23 / 24 Urria 2023
Miramar Jauregia / Donostia / San Sebastián
Izen emateko azken eguna URRIAK 16
Helburu orokorra
Zientziaren eta teknologiaren esparruan paradigma-aldaketa sustatzea, genero-ikuspegia modu sistematiko eta integralean txertatzeko eta gizarte bidezkoago eta berdinzaleago bat lortzeko planteatzen diren erronkei erantzuteko, inor atzean utzi gabe.
Helburu espezifikoak
- Arau-esparrua, politika publikoak eta zientziaren eta teknologiaren erronkak ezagutaraztea eta aztertzea berdintasunaren ikuspegitik.
- Dauden genero-desberdintasun eta -arrakalei heltzea, bai eta emakumeen eta gizonen berdintasuna zientziaren eta teknologiaren esparruko planteamendu eta egituretan modu sistemikoan txertatzeko beharrezkoak diren eraldaketei ere.
- Nazioartean, estatuan eta autonomia-erkidegoan dauden estrategia, esperientzia eta jardunbide egoki nagusiak ezagutaraztea, zientzian eta teknologian maila guztietan beharrezkoa den aldaketa sistemiko hori sortzeko.
- Zientzia eta teknologia eragile aktibo izan daitezen bultzatzea, benetako berdintasunerantz aurrera egitea eta emakumeen aurkako indarkeria matxista ikuspegi feministatik murriztea ahalbidetuko duten konponbideak sortzea.
- Emakumeek zientzian eta teknologian duten zereginaren eta bokazio zientifikoaren aitorpena sustatzea, bai eta eraldaketa digital berdinzale, inklusibo, seguru eta eskuragarria ere, emakume ororentzat.
- Nagusi den maskulinitate-ereduak egungo sistema zientifiko-teknologikoaren konfigurazioan eta garapenean duen eragina aztertzea, bikaintasun zientifikoaren nozioa bera barne, bai eta mutilek eta gizonek eremu horretan berdintasunaren aldeko aldaketarako funtsezko eragile gisa duten zeregina ere.
- Inplikatutako erakundeen eguneroko jardunean genero-ikuspegia txertatzeko tresna zehatzak ematea, zientziaren eta teknologiaren eragileen aniztasuna kontuan hartuta.
- Etorkizuneko proposamenak egitea, esku hartzen duten eragile guztien konpromisoa lortzeko, bereziki erabakiak hartzen ari direnena, zientziaren eta teknologiaren esparruan emakumeen eta gizonen berdintasunean aurrera egiteko.